XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lokatzezko jendeak bildurra izan du beti
Margaloriak esan lezake euria akuarela dela,
paisaiak pindatzen bait ditu,
musikoak musikoa dela, kontrapunduak
egiten dituelako.
Gorrek eta mutuek ez dugu eztabaidatzen
Atxakia ederra euria lekuz kanpora bizi garela
gogoratzeko.
Ortzea lainotu eta euria hasten da han ere
hemen bezala,
orohar euria sobera egiten du hemen
Barekurkuiloak orriak jaten, bide bazterreko
kartelak euripean urtzen,
eta bide bazterreko herriak beren izenen
misterio urtua gogoratu ezinik
eta bideak kilometro galduen bila
Euria hemen eta han, euria teilatuetanatabala jotzen,
XVII. mendean Sarako sorginak
euripean.
Itoginen azpian palankanak, lapikoak,
Ez da egia euria hain onbera denik
ez hain garratza,
aurpegiak garbituko dizkigu eta
hilak urtuko ditu lurpean.
Hori bai, euria itzultzailea da
euri berriekin
eta mezuak utziko dizkigute itoginetan
morseraz,
jakintsuagoak eta tristeagoak eta